Museum Cemento Rezola zementuak gure zibilizazioan izan duen garrantziaz jabetzeko gunea da. Ez al da harrigarria hain asmakuntza berria den hormigoia gure planeta eraldatzeko gai izan dela? Zer dago zementu-fabrika baten atzean? Nola erabiltzen da hormigoia? Nondik ateratzen dira lehengaiak? Zein neurri hartzen dira ingurugiroan ahalik eta kalterik gutxien sortzeko? Zergatik da gaur egun zementuaren industria industria-hondakinak desegiteko funtsezkoa? Museum Cement Rezolako ikus-entzunezkoak, simulazioak eta modulu interaktiboak galdera hauei erantzunak bilatzeko lagungarri izango zaizkizu.
Museum Cemento Rezola industria honi buruzko ezagutza handitzeko helburuz jaioa da, baita industria honek gizartean eginiko ekarpena gogorarazi eta ikusleei egunero gurekin bizi den ezezagun hori, zementua alegia, hurbilarazteko ere.
Cementos Rezolako sortzaileei eskainiriko omenaldia ere bada, baita enpresa hau bizi izan den mende eta erdian bere jarduera-sektorean estatuko garrantzitsuenetarikoa bilakatzen lagungarri izan diren gizon eta emakumeei eskainiriko ordain modukoa ere.